XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ahoz ahoko arnasketaren segurtasunari buruz azalpen gehiago gaur egun Ameriketako Berpizte Kardio-Pulmonarrari buruzko eta Larrialditarako Bihotz-Zainketari buruzko Gida eta Erizpideetako txosten batean ematen da (gai honi buruzko estatistika gehiago ikus 172. orrialdean).

Inork ezin dezake kategorikoki berpizte-prozesuan inolako germen-motarik harrapatzeko arriskurik ez dagoenik esan.

Ezpainetako herpesaren transmisioa seguru asko sarritan gertatzen da ahoz ahoko kontaktuan eta kasu batzuetan (pertsona mozkortuen kasuan, esate baterako) aprentsiorik ez duen pertsonak ere behin eta berriz pentsatuko du airea emanez berpizte-prozesuari ekin aurretik.

Baina zorionez, normalean honelako klasetara datozen pertsonek nolabaiteko hautespena egin dute.

Infekzio bat besteei pasatzeko edo harrapatzeko benetako beldurra dutenak, ez dira seguru asko klase honetara etorriko.

G. Zein eritzi duzue berpizte-pozesurako tresnei buruz?.

E. Uste dugu Airway edo Brooke bezalako tresnei buruz ari zarela, eta balbula bidezko edo balbularik gabeko antzeko beste batzuez; eta beste zenbait poltsiko-maskara eta ambu unitatea bezalako tresna sofistikatuagoez.

Normalean tresna hauek erabiltzera jende arrunta ez da bultzatu behar zeren berpizte-beharra sortzen denean tresna ez bait da benetan eskura izango.